Zer da foruma?


Historian zehar "Forum" plaza ireki batean egindako bilerei deitzen zitzaien horrela. Bertan, hiritarrek auzi garrantzitsuei buruz eztabaidatzen zuten. Gaur egun, ordea, teknologiaren bidez aldatu egin dira komunikatzeko tokiak eta moduak, eta plazen ordez Internet erabiltzen dugu, eta posta elektronikoa hitzen ordez.
Honela, gure foruma egongela eroso eta birtual baten modukoa duzu, eta tresna honi esker, nabigatzaileek askatasun osoz komunikatzeko, bere ideiak aditzera emateko eta hainbat gairi buruzko iritziak alderatzeko aukera dute gaur egun.


Zer da Logosen Foruma?


Logosen Forumean hiztegietan ez dauden itzulpenei buruz mundu osotik egindako galderak biltzen dira aldizkari birtual baten moduan, eta honela, erabiltzaileek iradokizun eta itzulpenen proposamenak egin ditzakete bertan jasotako galderei erantzunez.


Nork erabil dezake foruma?

Nabigatzaile profesionalek

 
 

Bezeroek

Itzultzaileek

Moderatzaileek

 

Forum berrian sartzen diren bezeroek galdera bat egin, eta bilaketa bat zuzenduko zaie bezero horrentzat lan egin duten itzultzaile guztiei. Itzultzaileei bezeroen galderaren berri iritsiko zaie e-mail bidez, eta ondoren dagokion erantzuna emango dute.

Itzultzaileek lantzen ari diren testuei buruzko aholku lagungarriak aurkituko dituzte forum honetan, bertan galderak egin, eta galdera horiek Logoseko barne zein kanpoko itzultzaile guztiei iritsiko zaizkie automatikoki, lankidetza-sare global bat sortuz.

Moderatzaileek gaikuntza berezia izango dute gustu txarreko erantzunak edo erantzun okerrak zuzendu, kontrolatu eta, behar izanez gero, ezabatzeko.

Nabigatzaile ez-profesionalak

 
 

Ikusmiran dabiltzan nabigatzaileak

Erregistratutako nabigatzaileak

 
 

Gure Forumera beste esteken bidez iritsi direnak dira. Atal profesionalean erregistratu daitezke edozein unetan.

Dagoeneko erregistratuta dauden eta Foruma maiz erabiltzen duten nabigatzaileak dira.

 

Forumaren funtzioak

BISTARATU Galdera-taula birtuala bistaratzeko eremua duzu hau.

Iturburu-hizkuntza eta xede-hizkuntza aukeratuz, esparru horren baitan egindako galdera guztiak bistaratzeko aukera izango duzu.
Bestalde, erantzuna izan duten galderak soilik bistaratzeko, edota galdera-taula galdera horiek bidali diren dataren arabera ikusteko aukera izango duzu.

 
 
 
BILATU Galdera-taula birtualaren barruan miatzeko eremua.

Kode berezi baten bidez, e-mailez bidaltzen dena, galdetutako hitzari buruz iradoki diren erantzunak jasotzen diren orrira zuzenean joateko aukera dago.

 
 
 
EDITATU Galdera-taula birtualean datuak sartzeko eremua.

Eremu honetan erabiltzaileak itzulpen bati buruzko galdera egin dezake, formulario bat bete ondoren. Galdedutako itzulpena lehendik egon baldin badago, esteka bat agertuko zaio, dagokion definizioa jasota dagoen hiztegiko orrialdearekin lotuz.

 
 
 

"Galdera-taula birtualaren antolamendua"


Galdera-taula birtuala, izenak berak dioenez, taulatan antolatzen da, eta hitz bat baino gehiago kontsultatu daiteke aldi berean, eta guztiak ere aldi berean bistaratu daitezke halaber. Galdera bakoitzaren ondoan, lehen zutabean, kode berezi bat agertzen da, itzulpenen bat iradokitzeko dagokion orrialderako esteka batekin. Orrialde horretan, itzultzaileek xehetasun gehiago aurkituko dituzte, beren iradokizuna emateko garaian galdetutakoari buruzko ikuspegi zabalagoa izan dezaten. Iradokizuna sartu bezain laister, e-mail bat igortzen zaio galdera egin duenari, iradokizuna iritsi dela jakinaraziz.


KREDITUAK: Orrialde hau sareko erabiltzaile erregistratuei eskaintzen diogu


KREDITUEN orria, sareko erabiltzaile erregistratu guztiei eskaintzen zaie. Bertan, forumaren jarduerari buruzko estatistikak ematen dira egunero, astero eta hilero, eta beren iradokizun eta galderekin foruma hazten lagundu duten erabiltzaileen top-zerrenda osatzen da.

Puntu gorriak informazio gehiago eskuratzeko aukera ematen du:
- estatistikaren ondoan agertzen denean, estatistikari buruzko xehetasunak jasotzen dituzten orrialdeetara zuzentzen du
- iradokizunak edo galderak ikurren ondoan agertzen denean, iradokizunen eta galderen top zerrendara zuzentzen du
- izen baten ondoan agertzen denean, pertsona jakin horrek egindako iradokizun eta galderen zerrenda azaltzen da
- galdera edo iradokizun baten ondoan agertzen denean, eskatutako itzulpenari buruzko xehetasunak jasotzen dituen orrialdera zuzentzen du.

SINBOLOEN AZALPENA

Link dettaglio Nuova entrata giornaliera Non è presente nessun suggerimento
  • estatistiken ondoan agertzen denean, estatistikei buruzko xehetasunak jasotzen dituen orrialdera zuzentzen du.

  • iradokizunak edo galderak ikurren ondoan agertzen denean, iradokizunen eta galderen top zerrendara zuzentzen du.

  • izen baten ondoan agertzen denean, pertsona jakin horrek egindako iradokizun eta galderen zerrenda azaltzen da.

  • erabiltzaileen zerrendan zehar ikusmiran ibiliz gero, izen baten ondoan new ikurra agertzen denean, gutxienez egunero erabiltzaile horren sarrera bat egin duela nabarmentzeko izaten da. NOSUG sinboloak esan nahi du oraindik ez dela egindako galderari buruzko iradokizunik jaso.

    Copyright © 2003 Logos Group. webmaster@logos.net