Zer da Verba aditzak jokatzeko programa unibertsala?


Verba Logosen hizkuntz tresna bat duzue, erabili nahi duen orok dohainik eskura dezakeena. Tresna honek, aditz jakin baten forma guztiak ikusteko aukera ematen du: flexioak, denborak, moduak, erak eta abar. Ez da beharrezkoa aditzaren infinitiboa ezagutzea, edozein forma jokatu erabil daiteke bilaketari ekiteko.

Era berean, Logos Verbak txinerako aditzei buruzko tratatu labur bat eskaintzen dizue. Tratatu hau Sinologosek egina da, ekialdeko hizkuntzetan espezializatutako Logoseko taldeak alegia.


Verba aditzak jokatzeko sistema unibertsalaren funtzioak


Aditzak jokatzeko orrialdean sartzean, hainbat bandera agertuko zaizkizu, zerbitzu hau zein hizkuntzatan eskaintzen den adieraziz. Kurtsorea herri bakoitzeko banderaren gainean pixka batean jarriz gero, hizkuntza horri dagokion datu-basean zenbat aditz dauden agertuko da. Klik eginez aukeratutako hizkuntzako orrialdea agertuko da, tresna honi buruzko informazio osagarriarekin eta alfabetikoki antolatutako "aditz guztien" zerrendarekin batera. Aukeratutako aditza jokatu ondoren, zuzenean hiztegiarekin eta Wordtheque-arekin konektatzen duten hainbat esteka agertuko zaizkizu. Ingurune guztiz integratua... klik egite hutsarekin.


Nola dabil programa hau?


Egizu klik Logosen orri nagusiko Verba aditzak jokatzeko programa unibertsalean sartzeko. Orrialde honetan eremu bat agertuko zaizu erdian, aukeran dituzun hizkuntzako aditz bat bertan idazteko.

Hizkuntza

 
 

Egizu klik zuk aukeratutako hizkuntza irudikatzen duen botoian, eta aditz-jokoak agertuko zaizkizu. Logosen Verba programa hau elkarreagilea da, beraz, bila zabiltzan aditza oraindik jaso gabe baldin badago, elkarrizketa-leiho bat agertuko zaizu.

"Aditz berria, sar ezazu infinitiboa"

 
 

Sar ezazu infinitiboa.

"Aditz erregularren modura jokatu"

 
 

Dagokion aditz-jokoa agertuko da ondoren, eta jakina, zuzena izango da baldin eta sartutako aditza benetan erregularra baldin bada.

Oharra:

 
 

Aditz berriak jaso eta gorde egiten dira, eta proiektu honetan lanean ari diren hizkuntzalariek egiaztatu egiten dituzte, 24 orduko epean normalean. Ondoren, azterketa zorrotz bat egin eta onartu egiten dira formalki.


Copyright © 2003 Logos Group. webmaster@logos.net